Satotomasetako pilota txapelketako finalak, erabakita

Uztarria.eus 2013ko abe. 19a, 14:18

Atzo, asteazkena, jokatu ziren Santo Tomas Pilota Txapelketako finalerdiak, eta erdietsita daude dagoeneko zapatuan 10:30ean hasita, Frontoi Txikian jokatuko diren finalak.

Pre-benjamin mailan bi partida jokatuko dira; lehenengo Iñigo Sarasuak Iker Urrestillaren kontra jokatuko du. Bigarrena, berriz, Unax Elosegik Iker Otaegiren aurka.

Benjamin mailakoen txanda izango da segidan, eta Aratz Garatek Auritz Arrizabalagaren kontra neurtuko ditu indarrak. Behin horien partida bukatutakoan hasiko da Eneko Odriozolaren eta Xabat Sasiainen arteko norgehiagoka.

Alebinetan binakako finalak jokatuko dituzte, eta Oier Alonso eta Ibai Aratz Buldain eta Iker Egigurenen kontra arituko dira.

Azken partida infantil mailako pilotariek jokatuko dute, eta Gorka Iriarte Haritz Arambarriren kontra ariko da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide