Hamabostaldi Berezian murgilduta dira Bista Eder eguneko zentroan

Uztarria.eus 2013ko abe. 20a, 16:00

Ospakizunak hasi dituzte dagoeneko eta urtarrilaren 3a bitartean hainbat ekitaldi prestatu dituzte zentroaren erabiltzaileentzat.

Bista Eder eguneko zentroan Gabon giroarekin bat eginda ospatuko dute bertako Hamabostaldi Berezia. Abenduaren 16an estreinatu zuten egitaraua, Iraurgi Ikastetxeko ikasleen abestiekin eta hamaiketakoarekin. Atzo, abenduak 19, berriro musika eta kantua nagusi izan ziren eguneko zentroan, Amaia Garmendiaren gitarra taldearekin eta Bista Ederreko koruarekin. Gaur, berriz, San Tomas bezpera txistorra janez ospatu dute, Baigera Elkartekoen eskutik.

Urtarrilaren 3a arte ere hainbat ekitaldi izango dituzte Bista Ederren. Hona hemen egitaraua:

  • Abenduaren 24a, asteartea: 14:45ean, Kepa Susperregi Parrokiako erretoreak emandako Gabonetako meza berezia, ohitura legez Rosa Mari eta Mila boluntarioen laguntzarekin.
  • Abenduaren 27a, ostirala: 15:30ean, bingoa, opari bereziekin eta boluntario gazteekin.
  • Abenduaren 30a, astelehena: 15:30ean, Gabonetako festa, musika eta dantzaldia, Las Marines disko-jartzailearen eskutik.
  • Urtarrilaren 3a, ostirala: 15:15ean, Aritz trikitilariekin trikiti festa eta dantza.

Aipatutakoez gain, urtarril hasieran Baigerakoen eskutik Errege Magoak eta haien pajeak ere bisitari izango dituzte eguneko zentroan, opariak banatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide