Su ta Gar eta Dark Code taldeek zapatuan, abenduak 28, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.
Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Su ta Gar taldeak kaleratu berri duen diskoak?
Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Abenduaren 26an, osteguna, 11:00etan egingo du zozketa Uztarriak, eta ordurako bidali behar dira erantzunak.
Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.