Bertanen lehen zozketako saridunak

Uztarria.eus 2013ko abe. 24a, 11:56

Bertan Merkatari Elkarteak abenduaren 20an egin zuen erosketa txartelen aurreneko zozketa. 500 euroko diru-saria Arrieta elktrogailuak dendan suertatu da, eta Lourdes Iturralde izan da irabazlea. Bigarren saria, 200 eurokoa, Azkoitia erloju konponketak dendan tokatu da, eta Jon Aizpuruari egokitu zaio. Hirugarren saria, berriz, Matxin xestoak dendan tokatu zaio Kepa Malkorrari, eta 100 euroko erosketa txartela jaso du.

Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an egingo ditu Bertanek datozen zozketak. Bi zozketa horietan ere 500 euroko, 200 euroko eta 100 euroko erosketa txartelak banatuko ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide