Olentzero eta Mari Domingi Azpeitiko kaleetan

Uztarria.eus 2013ko abe. 24a, 19:40

Eguraldi petralarekin iritsi dira Azpeitira Olentzero eta Mari Domingi baina, haizetea eta euria gorabehera, kalez kale ibili dira gurdi gainean, aurretik zein atzetik dozenaka azpeitiar zituztela. Harrera beroa egin diete Gabon eguneko pertsonaiei azpeitiarrek. Kalejiraren ondoren, eta euriarengandik babesteko, Frontoi Txikian egin du azken geldialdia bikoteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide