Olentzerori eta Mari Domingiri harrera Frontoi Txikian

Uztarria.eus 2013ko abe. 24a, 19:52

Dantzaz, kantuz eta bertsoz egin diete harrera azpeitiarrek Olentzerori eta Mari Domingiri Frontoi Txikian; hara eraman dute azkenean festa, eguraldi kaskarrak ez du-eta lagundu ongietorria plaza Nagusian egiten. Olentzerok eta Mari Domingik, beren aldetik, haurren azken orduko gutunak eta marrazkiak jaso dituzte, nahi zutenekin argazkiak atera dituzte, eta inguratu zaizkien ume denei gaztainak oparitu dizkiete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide