Su ta Gar eta Dark Coderen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko abe. 26a, 12:41

Zapatuan Sanagustin kulturgunean izango dira kontzertuak, 23:00etatik aurrera. Su ta Gar taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean (Bizirik gaude da erantzuna), Haritz Arakistainek eta Beñat Agirretxek sarrera bana eskuratu dute. 

Su ta Gar eta Dark Code taldeek zapatuan, abenduak 28, Sanagustin kulturguneaneskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Su ta Gar taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Bizirik gaude da, eta sarrera banaren irabazleak Haritz Arakistain eta Beñat Agirretxe dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustinen eta kulturgunearen webgunean. Aurrez 12 euro ordaindu beharko da, eta egunean, berriz, 15 euro. Kultur bonoarekin doan ikusteko aukera izango da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide