Gabonetako Azoka Herritik ekimena eskaintza oparoarekin dator 2013a agurtzeko. Urteko azken asteburuan, herriko hainbat talde eta eragile protagonista izango dituen azoka berezia egingo da Berdura plazan. Abenduaren 17an hasi zen Gabonetako Azoka Herritik-en egitaraua, baina datozen egunetan antzemango da bereziki ekimenaren indarra.
Ostiralean eta zapatuan, hilak 27 eta 28, egingo da aipatutako azoka berezia Berdura plazan. Goiz eta arratsaldez egongo da martxan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Elkar-ekinen Haurrentzako Elkartasun Azoka, Iraurgi Ikastetxearen bigarren eskuko jostailuen azoka, Artisauak, Baserritik.com, Khamar saharar herriaren aldeko elkartearen postua... aurkituko dituzte azokara joaten direnek. Ostiralean, gainera, baserritarren ohiko azoka ere egingo da Sanagustinpean, 17:00etan hasita.
Azokaren bueltan beste hainbat ekitaldi ere izango da herrian; tartean, Uztarriak Maria Jesus Arregiri eskainitako biografia aurkeztuko du, zapatu eguerdian, Sanagustinen. Hona hemen bi egunetako egitaraua:
- Abenduak 27, ostirala.
- 10:00-13:00 eta 16:00-20:00: Azoka plazan. Elkar-ekinen Haurrentzako Elkartasun Azoka, Iraurgi Ikastetxearen bigarren eskuko jostailuen azoka, Artisauak, Baserritik.com, Khamar saharar herriaren aldeko elkartea...
- 17:00etan, baserritarren azoka, udaletxeko arkupetan.
- Abenduak 28, larunbata:
- 10:00-13:00 eta 16:00-20:00: Azoka plazan. Elkar-ekinen Haurrentzako Elkartasun Azoka, Iraurgi Ikastetxearen bigarren eskuko jostailuen azoka, Artisauak, Baserritik.com, Khamar saharar herriaren aldeko elkartea...
- 12:00etan, Maria Jesus Arregiren biografia liburuxkaren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.
- 12:30ean, Urteko Kirolaria sari banaketa, udaletxean.
- 23:00etan, Dark Code eta Su ta Gar taldeen kontzertua, Sanagustin kulturgunean.