Ireki dute Gabonetako haur parkea Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus 2013ko abe. 26a, 19:43

Gaur, abenduak 26, ireki ditu ateak Izarraitz pilotalekuan aurtengo Gabonetako haurrentzako jolas parkeak. 0-12 tarteko umeei zuzendutako jolasak jarri dituzte, puzgarriak nagusi direla. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra egongo da zabalik parkea, 16:00etatik 20:00etara. Sarrerak bi euro balio du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide