Iraurgiko ikasleek egindako jaiotzak ikusgai

Uztarria.eus 2014ko urt. 2a, 13:06

Abenduaren 22tik dago zabalik jaiotza erakusketa Betharrametako erakusketa aretoan. Bertan, Iraurgi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako haurrek egindako jaiotzak daude ikusgai, eta ikastetxekoek azaldu dutenez, herritar ugari gerturatu da Gabon hauetan bertara.

Iraurgikoek adierazi dutenez "urtetik urtera gero eta jaiotza originalagoak ari dira egiten ikasleak; material birtziklatuarekin, ogiarekin... oso ideia interesgarriak agertu dira aurten ere, eta sormen handia erakutsi dute parte-hartzaileek".

Erakusketa ikusi nahi dutenek badute oraindik aukera. Izan ere, zapatua bitartean egunero irekita egongo da erakusketa 18:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide