Salgai dago Iraurgi SBren 2014ko egutegia

Hirugarren urtez jarraian, klubeko talde guztiak ikusi ahal izango dira 12 hilabeteetako argazki sortan. 10 euroko prezioan eta ISB tabernan aurkituko duzue, baita Zilarrezko LEB ligako taldearen partidetan ere.

Klubari laguntza txiki bat emateko asmoz irten zen ideia orain hiru urte eta, hirugarrenez jarraian, Iraurgi SBk bere egutegia aterako du aurten ere. Behe mailetatik hasi eta Zilarrezko LEB ligan jokatzen duen talderaino, eta alderantziz. Ia 30 talde eta 400 pertsona ezberdin ikusteko aukera egongo da 12 hilabetetan barrena.

Urte berria hastearekin bat, egutegi berria guztiontzat salgai egongo da aurten ere. 10 euroko prezioan eta ISB tabernan aurkituko duzue, baita Zilarrezko LEB ligako taldearen partidetan ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide