Herriko hainbat saltoki irekita izango dira igandean

Uztarria.eus 2014ko urt. 3a, 11:21

22 denda izango dira zabalik igandean, hilak 5, bakoitza bere ordutegiarekin.

Bertan Merkatari Elkarteak jakinarazi duenez, herriko hainbat saltoki zabalik izango da igandean. "Azken egunera arte erosketak egin egin ez dituztenentzako" 22 saltoki izango dira zabalik, eta bakoitzak bere ordutegia izango du.

Hauek dira igandean irekita egongo diren dendak: NKN, Koket, Jostaldi, Ttipi Ttapa, Irati gazte moda, Gurrutxaga parafarmazia, Movilquick, Biur, Zuri beltz, Nerea eskulanak, Gotain, Arku, Mina mertzeria, Brod konpon, Disdira, Danetik, Adolfo Dominguez, "L" Xaxarki, Azkue, Edurne oinetakoak, Kukua eta Iris.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide