Iristear dira Erregeak eta haien laguntzaileak

Uztarria.eus 2014ko urt. 3a, 11:28

Iaz jendetza izan zen trenaren museoan, Erregeei ongi-etorria ematen.

Bihar, zapatua, erregeen laguntzaileak izango dira udaletxeko arkupeetan, 17:30etik aurrera. Etzi, igandea, 17:30ean iritsiko dira Erregeak Lasaotik Trenaren Museora eta 19:00etan hasiko da Kabalgata.

Gabonak azken txanpara gerturatzen ari badira ere, ez da festa girorik faltako datozen egunetan, haur eta gaztetxoen zein helduen gozamenerako. Bihar, zapatua, erregeen laguntzaileek haur eta gaztetxoen gutunak jasoko dituzte, 17:30etik aurrera, udaletxeko arkupeetan. Urteroko legez, Baigera Erretiratuen Elkarteak antolatu du ekimena.

Etzi izango dira herrian erregeak. 17:00etan iritsiko dira Lasaora eta handik trenez ailegatuko dira 17:30ean Trenaren Museora. Gero, 19:00etan hasiko da Erregeen Kabalgata igerileku aurretik, eta 20:00etan iritsiko dira plazara kalez kale ohiko itzulia egin ostean. Musika Eskolako, Urola Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko gaztetxoak izango dituzte lagun ibilbide guztian.

Hemen Erregeen egitaraua:

Urtarrilaren 4a, zapatua:

- 17:30ean Errege Magoen pajeak udaletxeko arkupetan.

Urtarrilaren 5a, igandea:

- 17:00etan Lasaora helduko dira hiru erregeak.

- 17:30ean Azpeitiko Trenaren Museora iritsiko dira Errege Magoak.

- 19:00etan Erregeen Kabalgata Igerilekutik, 20:00etan iritsiko dira Plaza Nagusira.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide