Grumaleko langileen eta administratzaileen arteko bilera datorren astera atzeratu dute

Uztarria.eus 2014ko urt. 3a, 17:41

Batzarra urtarrilaren 2rako hitzartu zuten Eguberri aurretik, baina azkenean ez dira data horretan elkartu. Langile batzordekoek Grumal likidatu egingo dutela uste dute, baina oraindik ez dute berri zehatzik jaso.

Fagor Etxetresnen jabetzako Azpeitiko lantegiko beharginek, Grumalekoek, lantegiaren eta lanpostuen etorkizunaren gaineko albisteen zain jarraitzen dute. Eguberrien atarian atzorako, urtarrilak 2, langileen eta administratzaile konkurtsalen arteko bilera finkatua zuten. Atzo, ordea, azkenean ez zuten bilerarik egin; datorren astera atzeratu dute batzarra, data zehaztu gabe.

Langile batzordekoek Grumal likidatu egingo dutela uste dute, baina oraindik ez dute berri zehatzik jaso.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide