Iritsi dira Errege Magoak, eta haiekin eromena

Uztarria.eus 2014ko urt. 5a, 19:42

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Azpeitian dira. Zazpietatik aurrera herria kabalkadan zeharkatu eta gauean etxez etxe opariak banatu aurretik, jendetzak egin die harrera Burdinbidearenn Euskal Museoan. Azken urteetan ohikoa dutenez, lurrun trenean iritsi dira hara. Dena zegoen prest hiru Errege Magoek trenetik jaitsi orduko gozokiak eroso banatu ahal zitzaten. Ezinegonak eta hiru erregeengana gerturatzeko gogoak, ordea, jarritako hesiak baino indartsuago izan dira eta, urtero legez, jendez inguratuta bukatu dute Ekialdeko Magoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide