Jarraitu Amets Arzallus 'Aho bizarrik gabe' Twitterrez eta streaming bidez

Uztarria.eus 2014ko urt. 7a, 19:33

Estitxu Elduaien kazetariarekin solasean ariko da bertsolari txapelduna gaur, asteartea, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak eta Sanagustin kulturguneak #ABG_Arzallus traola erabiliko dute solasaldiaren jarraipena egiteko. www.sanagustinkulturgunea.com-en, berriz, saioa zuzenean emango dute, streaming bidez.

Amets Arzallus Azpeitian izango da gaur, abenduak 7, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloaren gonbidatu gisa. Estitxu Elduaien kazetariarekin solasean ariko da bertsolari txapelduna.

Sanagustinera joaterik ez dutenek ere solasaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, Internetez. Uztarriak eta Sanagustin kulturguneak #ABG_Arzallus traola erabiliko dute solasaldiaren jarraipena egiteko. www.sanagustinkulturgunea.com-en, berriz, saioa zuzenean emango dute, streaming bidez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide