Azken zozketak baditu saridunak

Uztarria.eus 2014ko urt. 9a, 10:28

Bertan Merkatari Elkarteak egin du Gabonetako hirugarren eta azken zozketa. Urtarrilaren 3an egin zuten zozketa, eta 500 euroko zein 200 euroko sari bana banatu dituzte merkatariek. 500 euroko saria Yuritz oinetakoak dendan tokatu zitzaion Gurutze Larrañagari. 200 euroko saria, berriz, Luba Aholkularitzan Victoria Carrascori egokitu zaio.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide