47.179 erabiltzaile izan zituen iaz Udal Liburutegiak

Uztarria.eus 2014ko urt. 9a, 11:03

2011. urtean baino 12.053 erabiltzaile gehiago izan zituen iaz. Guztira, 38.609 mailegu egin ziren, eta 378 lagun bazkidetu ziren.

Azpeitiko Udal Liburutegiak 47.176 erabiltzaile izan zituen iaz, 2011. urtean baino 12.053 erabiltzaile gehiago. Orotara 38.609 mailegu egin ziren iaz; helduen atalean 20.611, haur eta gazteen atalean 16.257, erakundeen sailean 362 eta liburutegi arteko maileguen atalean 1.379.

Mailegu guzti horietatik 16.871 mailegu izan dira euskarazkoak, 20.464 gaztelerazkoak, 891 ingelesezkoak eta gainerako hizkuntzetako 383 mailegu egin dira.

Maileguez gain, 4.329k erabili zuten iaz Udal Liburutegiko Wifia, eta 2013. urtean 378 pertsona bazkidetu ziren. Egun 4.980 bazkide ditu Udal Liburutegiak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide