'Uztarria' aldizkaria salgai, herriko hainbat tokitan

Uztarria.eus 2014ko urtarrilaren 10a

Dagoeneko eskuragarri dago urtarrileko zenbakia plazako kioskoan, Plaza Txikiko Etxaun kioskoan eta Belaetxe liburu dendan, bi euroren trukean. Bestalde, bazkide batzarrean hartutako erabakia tarteko, herriko gazte lokal guztietara aldizkaria banatuko du aurrerantzean Uztarriak.

Aurrerantzean Uztarria aldizkaria salgai izango da herriko hainbat tokitan. Hilero aldizkariaren banaketarekin batera (harpide eta bazkideei betiko moduan banatuko zaie aldizkaria) izango da aldizkaria eskuragarri plazako kioskoan, Plaza Txikiko Etxaun kioskoan eta Belaetxe liburu dendan, bi euroren trukean.

Dagoeneko eskuragarri dago urtarrileko aldizkaria. Urtarrileko zenbakian, besteak beste, Azpeitiko Gure Esku Dago taldearen gaineko eta Bizikletan Bizi egitasmoaren inguruko erreportajeak, eta Diego Garcia zenaren lagunei argitara emango dituzten lasterkariaren gaineko liburuaren eta webgunearen harira egindako elkarrizketa irakurri daitezke. Horiez gain, sansebastianei lotutako elkarrizketa eta erreportaje bana ere bai.

Bestalde, Uztarria Komunikazio Taldeak deituta joan den abenduaren 26an egin zen bazkideen urteroko batzarrean erabaki zen herriko gazte lokal guztietara aldizkaria banatzea. Hori dela-eta, urtarrileko zenbakia jaso dute jada lokaletan.

Uztarriako komunikazio proiektuko bazkide egin zaitezke, eta horrekin, gure proiektua zeure ere egin. Oso erraza da, eta urtean 30 euro dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide