Lasterka egiteko ekimena antolatu du Udaleko Kirol sailak

Uztarria.eus 2014ko urt. 13a, 11:14

Zortzigarrenez antolatu dute Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterketa programa, "osasun egoera egokian" dauden emakume guztientzat. Saioak hilaren 23an hasiko dira, eta sei astean egingo dituzte saioak. 

Zortzigarren urtez jarraian, Udaleko Kirol sailak Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera ekimena antolatu du. Udaleko Kirol sailak jakinarazi duenez, "adin guztietako emakumeei zuzendutako aktibitate fisikoa proposatu nahi dizuegu, sei astetan korrika egitearen onurak eta abantailak goza ditzazun".

Ekimena "osasun egoera egokian" dauden emakume guztiei dago zuzenduta, eta beste urteetan parte hartu dutenek ezingo dute aurten izena eman. Bi talde egingo dituzte, eta hilaren 23an hasiko dira martxan. Goizeko taldekoek astelehen eta ostegunetan egingo dituzte saioak, 10:00etatik 11:15era, eta kiroldegian elkartuko dira. Aldiz, arratsaldetakoak igerilekuan elkartuko dira, eta 18:15etik 19:30era egingo dute korrika, astelehen eta ostegunetan.

Izena igerilekuan bertan, Kirol sailera deituta (943 15 00 95) edo kirolak@azpeitia.net helbidean eman daiteke. Urtarrilaren 16an, ostegunean, egingo dute bilera informatiboa: goizeko taldea kiroldegian elkartuko da 10:00etan, eta arratsaldekoa 18:15ean, igerilekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide