Kirol Patronatuko kuotak ez du igoerarik izango

Uztarria.eus 2014ko urt. 13a, 11:30

Hainbat kirol egiteko aukera dago Kirol Patronatuaren istalazioetan.

Datozen egunetan ekingo dio Kirol Patronatuak 2014ko bonoak berritzeari. Kuotak ez dira igoko, baina hainbat hobari jaso ahal izango dute langabeek, ikasleek, jubilatuek eta pentsiodunek.

Azpeitiko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, datozen egunetan ekingo dio 2014ko bonoak berritzeari. Hainbat hobari eskatu ahal izango dira, eta hobaridunek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute lehenbailehen. Ziurtagiririk aurkeztu ezean ezingo da beherapenik jaso.

Aurten kuotek ez dute igoerarik izango. Langabeek (%35, baina familia bonuetan bi bikotekideek egon beharko dute lanik gabe) eta 18 urtetik gorako ikasleek, jubilatuek eta pentsiodunek (%25) jasoko dituzte hobariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide