Angel Hurtado Murillo eskulturgile azpeitiarrak Hobby-a arte bihurtuta erakusketa ireki berri du Betharram aretoan; zehazki, ostiral arratsaldean inauguratu zuen. Izenburuarekin argi eta garbi adierazten duenez, pauso bat haratago eraman du bere zaletasuna, eta hori berrestera dator erakusketa berria. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza egurra zizelkatzen eta buztinari bizia ematen; hau da, materiari forma ematen. Orain, bilakaera horren lagin adierazgarria jaso du erakusketarako.
Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean irakur daiteke.