Duela hilabete batzuk Bustinzuriko errebalaren atzealdean, Olazko Amaren plazatxoaren atzean dagoen espaloi luzean dauden eskailera txikietan, baranda batzuk jarri ziren inguruan bizi diren eta inguru horretara etortzen den jendearen erosotasunari eta beharrei laguntza emateko.
Baina, konturatu dira dagoeneko baranda haien beharra zuten erabiltzaileak San Tomas egunetik falta direla, eta alkoholari eta gazteen indarrari eragozten diogu errua. Zoritxarrez, hain gazte ez diren eta alkoholaren baino beste 'produktu' batzuen beharra duten pertsonek kalte nabarmena eragin dute. Hilabete pasa da ordutik, eta oraindik ez dira bere lekuan jarri baranda haiek. Eta, sansebastianak, Karnabalak eta abar pasatu arte agian…
Ez da zalantzan jartzen Udalak ahal duenean bere lekuan eta modu sendoagoan jarriko dituela berriro baranda horiek, baina bitartean, falta diren bitartean, ohitura ona bihurtu zen egoera hura noiz bueltatuko zain egotera behartu da hainbat herritar. Batzuen plazerra, besteentzat kalte. Hau komeria!