"Urolako enplegu suntsiketa salatzeko" ekitaldia egingo du ELAk Azpeitian

Uztarria.eus 2014ko urt. 21a, 13:42

Bihar, asteazkena, Izarraitz pilotalekuan egingo du ekitaldia ELAk, 10:00etan hasita. Bertan izango dira ELAko hainbat ordezkari eta Adolfo Txiki Muñoz idazkari nagusia. "Urola eskualdeko enplegu suntsiketa salatzeaz gain, enpleguaren aldeko politikak exijitzeko" egingo dute ekitaldia.

"Urola eskualdean ematen ari den enplegu suntsiketa salatzeko eta enpleguaren aldeko politikak exijitzeko" ekitaldia egingo du bihar, asteazkena, ELA sindikatuak. Izarraitz pilotalekuan izango da ekitaldia, eta Euskal Herri osoko ELAko 2.000 bat ordezkariak hartu dute parte bertan.

Ekitaldia 10:00etan hasiko da, eta hainbat lantegitako ordezkariek hartuko du parte. Gero, 11:00ak aldean, Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzaldia izango da, eta behin hori bukatutakoan manifestazioa egingo dute herrian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide