Lagun Onak Mendi Bazkunak Oñatin dagoen Arrikrutzeko kobazulora irteera egingo du igandean, urtarrilak 26. Egun osoko ibilaldia izango da.
Irteera: 09:00etan, Azpeitiko enparantzatik.
Egitaraua:
- Autobusez joango gara Aratzera, bertako Arrikrutzeko kobazuloetara. Berauek bisitatzeko bi aukera dauzkagu:
- Bisita arrunta, 6 Euro, ordubete.
- Espeleologia apur bat: 12 euro, 2 ordu. - Ondoren, Orkatzategi mendi aldera abiatuko gara, bidean Haitzulo izeneko parajea bisitatuz.
- Arratsaldean, Lizarrustiko parketxetik 17:00 aldera abiatuko gara Azpeiti aldera.
Izen ematea: Izena mendi elkartean (tabernan) edo internetez, azken eguna urtarrilaren 23a izango da. Izena ematean mesedez espeleologíarako direnak adierazi, taldea antolatu behar baita.
Bazkideek 4 euro eta besteek 6 euro.
Oharra: Eguraldiaren arabera ibilaldia eta kobazulorako bisita alda daiteke (euri askorekin ezin da espeleologia egin).