Etxe kaleratze prozedura bat artxibatu dute Azpeitiko Epaitegietan, neurrigabeko klausulak tarteko

Uztarria.eus 2014ko urt. 24a, 18:00

Kostaldeko herri bateko familia zen kaleratze agindua zuena. Stop Kaleratzeak elkartearen arabera, hipoteka kontratuko neurrigabeko klausulek eraginda EAEn artxibatutako aurreneko kasua da hau.

Azpeitiko Epaitegietan etxe kaleratze prozedura bat bertan behera utzi du epaile batek; kontratuak "neurrigabeko klausulak dituela" argudiatuta hartu du kasua artxibatu eta, ondorioz, etxe kaleratze prozedura gelditzearen erabakia.

Kostaldeko herri bateko familia zen kaleratze agindua zuena. Stop Kaleratzeak elkartearen arabera, hipoteka kontratuko neurrigabeko klausulek eraginda EAEn artxibatutako aurreneko kasua da hau.

Azpeitiko Epaitegietan onartutako autoa ez da irmoa, dena den; Gipuzkoako Probintzia Auzitegian errekurritua izan daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide