Gaur izango da Corrugados Azpeitia eta Lasao lantegien inguruko epaiketa

Uztarria.eus 2014ko urt. 27a, 10:46

Corrugados Lasaoko langileek elkarretaratzea egin dute plazan.

Bertan izango dira Corrugados Azpeitia eta Lasaoko langileen ordezkariak euren abokatuekin, eta bospasei orduko epaiketa aurreikusten dute. Bestalde, Corrugados Lasaoko beharginek elkarretaratzea egin dute 10:30ean hasita, udaletxeko arkupetan.

Gaur, astelehena, izango da Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaoko langileei ezarritako Lana Erregulatzeko Txostenaren (LET) gaineko epaiketa, Madrilen, Auzitegi Nazionalean. Bertan dira Corrugados Azpeitia eta Lasaoko langileen ordezkariak euren abokatuekin, eta bospasei orduko epaiketa aurreikusten dute.

Corrugados Lasaoko beharginek elkarretaratzea egin dute, 10:30etik 11:30era bitartean, Corrugados Lasaoren egoera argitu! Euskal Herrian lan eta erabaki! lelopean, udaletxeko arkupetan. "Gallardo Taldearen maniobra suntsitzaileen aurka, lanpostuen eta etorkizuna bermatzearen alde eta espediente fartsa honekin amaitzeko eskatzeko" egin dute kontzentrazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide