Labakak eta Aranburuk babesa adierazi diete epaitzen ari diren gazteei

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko urt. 27a, 11:21

Mikel Labaka eta Mikel Aranburu futbolari ohiek babesa adierazi diete Segi gazte erakundean lan politikoa egite hutsagatik epaitzen ari diren 40 gazte independentistei. Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatzen du auzipetuentzat, eta tartean da Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna (bideoan ere ageri da). Segiko gazteen kontrako epaiketa ostiralean bukatuko da.

Olatz eta Orkatz libre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide