Otsailaren 1ean, zapatua, Capsula eta Sermonds taldeen kontzertuak izango dira, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean.
Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta konzterturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Noiz sortu zen Capsula taldea?
Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urtarrilaren 30eko, osteguna, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.
Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
Dagoeneko salgai daude antzezlanerako sarrerak Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan hamar euro.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.