Bihar, asteazkena, Esnearen Ligak hileroko bilkura egingo du 10:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Bularra ematen ari direnei eta eman nahi dutenei zuzendutako ekimena izango da, eta bertan Amagandiko edoskitzea, haurraren berezko aukera gaia izango dute hizpide, nahiz eta bertaratzen direnen galderek eta gaiek izango duten lehentasuna.