Ahazteko moduko partida

2 eta 0 galdu zuen Azpeitiko taldeak, Soduperen kontra etxetik kanpo jokatutako partidan. Bestalde, Ohorezko Erregional mailako taldeak entrenatzaile berria dauka. Bittor Lekunberri izango da taldearen gidaritza eramango duena, eta harekin batera ariko dira taldea zuzentzen, Mikel Lekunberri eta Iñigo Saizar.

Ez zuen egunik onena izan Lagun Onak futbol taldeak zapatuan, Bizkaiko lurretan. Partida nahiko lokarturik hasi zuten eta lehen ordu laurdenerako atzetik ziren markagailuan. Bigarren zatian indartsu hasi baziren ere, beste ordu laurden pasatzerako, 60. minutuan, bigarren gola egin zuen Sodupe taldeak. Hortik aurrera, nahi eta ezina gailendu zen. Partida txarra izan zen, eta lehenbailen ahaztu beharrekoa.

Hamaikakoa:

  • Atezaina: Andoni Errasti.
  • Atzelariak: Ander Olaberria, Iñigo Celihueta, Asier Goikoetxea eta Hodei Tena.
  • Erdilariak: Julen Aranburu, Ibai Salvador, Joanes Otamendi, Oiñatz Elustondo eta Julen Santesteban.
  • Aurrelaria: Adrian Abasolo.

Aldaketak:

  • 53. minutuan: Juanma Iparragirre Joanes Otamendiren ordez.
  • 55. minutuan: Aitor Zabala Julen Santestebanen ordez.
  • 80. minutuan: Iker Uribarren Hodei Tenaren ordez.

Puntuak, aurkako entrenatzailearen arabera:

  • 3 puntu: Adrian Abasolo
  • 2 puntu: Oiñatz Elustondo.
  • 1 puntu: Julen Aranburu.

Lagun Onak hamahirugarrena da sailapen orokorrean, 28 punturekin. Zazpi puntura ditu jaitsiera postuak, eta hamabost puntura igoera postuak.

Bittor Lekunberri Erregionalen entrenatzaile berria

Ohorezko Erregional mailako taldeak badu entrentatzaile berria: Bittor Lekunberri. Ondarrukoa da, eta esperientzia handia dauka entrenatzaile moduan. Ondarrun bertan eta Zumaian ere aritutakoa da entrenatzaile lanetan.

Talde teknikoa Mikel Lekunberrik, Bittorren semeak, eta Iñigo Saizar Lagun Onakeko jokalari ohiak osatuko dute. Saizar Lagun Onak futbol taldeko kapitaina izan zen urte askoan eta orain dela bi urte futbola utzi zuen futbola. Entrenatzaile titulua ateratzen ari da eta, beraz, bere laguntza ere oso garrantzitsua izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide