Zapatuan, otsailak 1, Capsula eta Sermonds musika taldeen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Kontzertuetarako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean.
Capsula taldea zein urtetan sortu zen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna 1997 da, eta irabazleak Olatz Prat eta Maria Amiano dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Kontzerturak sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan hamar euro.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.