Zapatuan Capsula taldeak Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzertuaz gain, DJ emanaldiak izango dira Lokotx eta Pikua tabernetan. Lokotxen DJ Juantxi, DJ Connor Noctambus, DJ Panda eta DJ Triki ariko dira musika jartzen, 18:00etatik aurrera. Pikuan, berriz, DJ Kamel izango da, 23:00etan hasita.
Horrez gain, Alde Zaharreko Tabernarien elkarteko tabernetan (Etxe Zuri, Topa, Orkatz, Korrale, Intz, Zuhatz, Txarrantxa, Oñatz, Lokotx, Fideo de Mileto eta Pikuan) tragoarekin txupito bat doan emango dute, 22:00etatik 00:00etara bitartean. Tabernak igande goizaldeko 05:00etan itxiko dituzte.