Datorren ostiraletik astelehenera, otsailaren 7tik 10era, Zirko Italiarrak emanaldiak egingo ditu Azpeitian. Azken orduko kokaleku aldaketa iragarri du, ordea, Udalak. Horrela, zirkoa ez dute Esklabetako zelaian jarriko, Euskal Herria kaleko Epaitegietako aparkalekuan baizik.
Gaur, astelehena, jakinarazi dute zirkoaren kokaleku aldaketa; datozen egunetarako eguraldi txarra dago iragarrita, eta arrazoi hori medio erabaki dute aldatzea. Aldaketa horren eraginez, astebetez ibilgailuentzat itxita egongo da aparkalekua. Bihar, asteartea, hasi eta otsailaren 11 arte, hura barne, ezingo da ibilgailurik han utzi.