Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko ots. 4a, 11:08

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Besteak beste, Abortu legearen erreforma proiektuaren kontrako adierazpena.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat hitzarmen sinatzea eztabaidatuko dute, besteak beste.

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Azpeitiko Udalaren eta BIDEGIren arteko hitzarmena onartzea, AP-8 eta AP-1 autobideetako kanonaren gainean aplikatzen diren deskontuen baldintzak ziurtatzeko: erroldaren datuen egiaztapena.

2.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua, Eskuhartze Psikosozialeko zerbitzua eta Eguneko Zentroaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartzea eta zerbitzu horiek kontratatzeko deialdia egitea. 

3.- Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalen arteko lankidetza hitzarmena onartzea, udalerrietan kokatutako ikastetxe ezberdinetako ikasleei logopedia zerbitzua modu baeratu batean eskini ahal izateko.

4.- Azpeitia eta Azkoitiko udalen arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Munoaundi aztarnategia kudeatzeko eta finantzatzeko.

5- Xoxoteko 'Maracola-Cigarra' 620 finka jabetza erregistroan Udalaren izenean behar bezala inskribatzeko zuzenketa.

6.- Abortu legearen erreforma proiektuaren aurkako adierazpena.

7.- 2013. aurrekontuan 6. eta 7. kreditu aldaketen berri ematea.

8.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide