Alex Silva (Azpeitia, 1989) Euskal Kazetarien Elkargoko lehen zuzendaritza batzordea eratzeko aurkeztu duten zerrendakide da. Egun, elkargoko lehendakari den Lucia Martinezek aurkeztu du proposatu den zerrenda bakarra, eta 14 kazetarik osatzen dute balizko zuzendaritza batzordea.
Zerrendako gipuzkoar bakarra da Silva. Modragon Unibertsitatean egin zituen Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak, eta zuzendaritza batzordeko kide izateko proposamena Lucia Martinezek duela aste batzuk egin ziola azaldu dio azpeitiarrak Uztarria.com-i.
Orain arte euskal kazetariek elkartea soilik izan dute, baina aurreko urtean Eusko Jaurlaritzak Elkargoa ofiziala egitea onartu zuen, eta otsailaren 22an aukeratuko da elkargoaren zuzendaritza, Bilbon.