Xakeaz ikasi eta gozatzeko aukera izango da bihartik aurrera

Uztarria.eus 2014ko ots. 5a, 11:40

Joan den urrian Xake Txapelketa jokatu zen udaletxeko arkupetan.

Xakea sustatzeko helbuarekin Eraso Xake Taldea sortu dute Azpeitian, eta bihar, osteguna, 17:30etan, Sindikatu Zaharreko 3. solairuan hasiko du ibilbidea taldeak.

Xakea sustatzeko helburuarekin, talde berri bat eratu da Azpeitian, eta jokoaren inguruko argibideak eta ikastaroak emateaz gain, etorkizuneko xake txapelketetan parte hartzeko jendea trebatu nahi dute.

Hori dela-eta, bihar, osteguna, 17:30etik aurrera, Sindikatu Zaharreko 3. solairuan hasiko du ibilbidea Eraso Xake Taldeak. Xakeaz ikasi eta gozatu nahi duten guztientzat irekia dela adierazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide