'Xora' filma ikusteko ere bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko ots. 5a, 19:02

Ostiralean, otsailak 7, Hebentik... zubiak ekimenaren hasiera gisa emango dute Soreasu antzokian Xora filma (21:30), eta Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean banatzeko bi sarrera ditu. Hebentik... zubiak-i amaiera emango dion Pilotarhitza ikuskizunerako beste bi sarrera ere zozketatuko ditu Uztarriak.

Bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak Xora ikusteko eta sarrera horiek lortzeko aukera izan nahi duten bazkideek galdera honi erantzun behar diote: Zein euskalkitan egina dago Xora?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Otsailaren 7ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Xora filma ikusteko sarrerak egunean bertan, ostiralean, jarriko dituzte salgai Soreasun, 3 euroren truke.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide