'Asier eta biok' eta 'Jelly T' filmak ikusgai, asteburuan

Uztarria.eus 2014ko ots. 6a, 11:01

Zapatutik astelehenera bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Zapatuan Asier eta biok ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, Jelly T emango dute 16:30ean, eta Asier eta biok 19:30ean hasita. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira eta, bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Asier eta biok eskainiko dute.

Asier eta biok zazpi urtetik gorako ikusleentzako da. Jelly T, berriz, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide