Egungo espetxe politika salatzeko asanblada eta elkarretaratzea egingo dituzte gaur, plazan

Uztarria.eus 2014ko ots. 6a, 14:32

19:00etan egingo dute asanblada eta ondoren kontzentrazioa, atzo Puerto de Santa Mariako (Cadiz) kartzelako ziegan hilda aurkitu zuten Arkaitz Bellon elorriotar presoaren heriotza salatzeko, eta "espetxe politika aldatu eta sakabanaketaren bukaera eskatzeko".

Atzo, asteazkena, ziegako ohean hilda aurkitu zuten Arkaitz Bellon Blanco presoa. Cadizen, Puerto de Santa Mariako espetxean zuten Elorrioko preso eta hango espetxezainek aurkitu zuten hilda. 

Gaurko mobilizazioak antolatu dituzte herrian Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu lelopean. Bilbon hainbat eragilek egin duen deiarekin bat eginez, 19:00etan plazan asanblada eta kontzentrazioa egingo dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide