Konposta egiten ikasteko saioak izango dira datorren astean Nuarben eta Azpeitian

Uztarria.eus 2014ko ots. 7a, 10:52

Asteartean Betharrametan eskainiko dute auzo konposta eta auto konposta egiteko ikastaroa. Hilaren 15ean Nuarbeko sokatira elkartean emango dute.

Datorren astean auzo konposta eta auto konposta egiteko ikastaroak eskainiko ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Asteartean, 18:30ean Betharrametako aretoan izango da saioa. Konposta etxean nahiz auzo konposta guneetan egin nahi dutenak azal daitezke ikastaroetara. Soreasu, Damaso, Enparan, Garmendipe, Barrenetxea, Urbitarte eta Urrestilla (Zerralde, Errota, Barrena) dira gaur egun martxan dauden guneak. Aurrerago gune berriak eraikiko dituzte eta, eraiki ahala, ikastaro berriak antolatuko dituzte.

Auzo konposta Nuarben

Nuarben auzo konposta jarriko dute martxan eta, mankomunitateak azaldu duenez, bertan sortzen den organiko guztia hondakinen zirkuitotik ateratzea da asmoa. Auzotarrei, beraz, dei egin die udalak datorren larunbatean, hilak 15, 11:00etan Nuarbeko sokatira elkartean egingo den bilerara agertzeko eta auzo konposta proiektuan parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide