'Pilotarhitza' ikuskizunerako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko ots. 7a, 12:37

Pilotarhitza ikuskizunak zein kultur adierazpen uztartzen dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Mikel Olaizolak eta Estitxu Elduaienek sarrera bana eskuratu dute.

Igandean, hilak 9, Pilotarhitza ikuskizuna izango da, Hebentik... zubiak ekimenaren baitan, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Ikuskizunerako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Mikel Olaizolak eta Estitxu Elduaienek sarrera bana eskuratu dute.

Pilotarhitza ikuskizunak zein kultur adierazpen uztartzen dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna pilota, dantza, musika eta bertsoa da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Ikuskizunerako sarrerak daude Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan hamar euro.

Bestalde, Xora filmaren emanaldirako sarreren zozketan ez da parte hartzailerik izan.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide