Familia ugariek laguntzak eskatzeko epea zabalik dute

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 09:27

Aurten ere familia ugariak direnek, eta Udalak zehaztutako ezaugarriak betetzen dituztenek abantailak izango dituzte kontribuzioan edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan.

Aurten ere familia ugariek laguntzak jaso ahal izango dituzte. Aurten, aurreneko aldiz, familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiria aurkeztu beharko dira udaletxean, eskaria egiteko. Ondasun Higiezinen Zergaren hobaria familia unitatearen diru-sarreren araberakoa izango da, eta diru-sarrera gutxien dituzten familiek %90 gutxiago ordaintzerainoko laguntzak jaso ditzakete. Eskaera egiteko epea martxoaren 31n bukatuko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide