Depedro eta Joseba Irazokiren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 12:55

Igandean, hilak 16, Depedrok eta Joseba Irazokik kontzertua eskainiko dute 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria bazkideen artean.

Sarrera horiek lortzeko aukera izan nahi duten bazkideek galdera honi erantzun behar diote: Nongoa da Depedro abeslaria?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Bihar, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Bihar bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez 10 euro ordaindu beharko da, eta 12 euro egunean bertan.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide