V. Gau-Txori Argazki Rallyrako izen-ematea zabalik dago

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 19:23

Hauek dira V. Gau-Txori Argazki Rallyan banatuko dituzten garaikurrak. (AAE)

Otsailaren 22an egingo da Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako lehiaketa. Urteko aurreneko rallya izango da, eta Herriz Herri txapelketarako puntuagarria. Memoria-txarteldun argazki kamera digitala duen edonork hartu dezake parte.

Azpeitiko Argazki Elkartea urteko aurreneko argazki rallya izango dena antolatzeko lanetan hasia da. V. Gau-Txori Argazki Rallya, gauez egiten dena, izango da argazkilaritza zaleentzako lehen hitzordua, otsailaren 22an. Izena emateko epea zabalik dago: otsailaren 20a baino lehen, argazkiakaae@hotmail.com helbidera idatzita egin behar da izen-ematea.

Memoria-txarteldun argazki kamera digitala duen edonork hartu dezake parte Gau-Txori rallyan. Izena ematearen truke 5 euro ordaindi behar dira; edota 15 euro, inskripzioarekin batera afaritarako txartela ere nahi izanez gero. Ordainketak rallyaren egunean bertan egingo dira, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 19:00etara.

V. Gau-Txori Argazki Rallya Herriz Herri txapelketarako puntuagarria izango da.

Otsailaren 22ko rallyaren gaineko informazio gehiago nahi duenak, Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean ditu oinarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide