EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2014ko ots. 11a, 10:48

20:30ean izango da Batzokian, eta Europako Legebiltzarrerako hautagaia aukeratzeko bozketa egingo dute bertan.

Azpeitiko EAJk hileko batzarra egingo du gaur, asteartea, 20:30ean hasita, Batzokian. Datorren udaberrian egingo diren Europako Legebiltzarrerako hautagaia aukeratzeko bozketa egingo dute bertan, besteak beste. Horregatik, afiliatu guztiei batzarrera agertzeko dei egin diete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide