Karnabaletan, Elegante Eguneko artzain inudeen konpartsarekin danbor-jotzaileen taldea osatzeko deialdia egin du Udaleko Festa Batzordeak. Danbor taldearen entseguak otsailaren 21ean eta 27an izango dira, 20:30ean, Itsasi dantza taldearen egoitzan. Ibilbide guztian bi pieza joko dituztela azaldu dute festa batzordeko ordezkariek.
Danborra jotzen irten nahi dutenek entseguetara azaldu beharko dute. Izena emateko, udaletxeko Kultura bulegora jo behar dute, edota hango 943157068 telefono zenbakira deitu.