"Ez dugu zuek bezalako egoitzarik, eta ezta dinamikarik ere, baina... gazta oso ona dugu!". Mixel Etxekoparren hitzak dira, Hebentik Kultur Elkarteak Azpeitiko Kultur Mahaia Maulen gustura hartuko duela erakusteko esanak. Zubi sendoak eraiki ziren igandean, Hebentiken eta Azpeitiko Kultur Mahaiaren artean. Pilotan, dantzan, bazkaritan eta kantuan, egun osoa elkarrekin pasatu ostean, argia da ondorioa: eraikitako zubiei ezin zaie erortzen utzi.