Baigera jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Milagrora (Nafarroa), datorren martxoaren 13rako. Faltzesko herrian Inurrieta upategiak bisitatu eta han hamaiketakoa egin ondoren, bazkaria Milagron izango da, bingoarekin. Menua, berriz, honakoa izango da: entsalada, otarrainxkak 'bella vista' erara, etxean egindako askotariko frijituak, zainzuri krema, zezen haragi gisatua eta postrea. Bazkaldu ondoren, Erriberrin (Olite) ibiliko gara arratsalde pasa.
Ibilaldiaren prezioa 30 euro dira. Izen-ematea otsailaren 24tik 27ra egin beharko da, biak barne. 30 lagunetik gora apuntatuz gero, bigarren autobusa ipiniko da.