Ez ohiko udalbatzarra egingo dute, gaur

Uztarria.eus 2014ko ots. 13a, 11:21

2014ko aurrekontuari hasierako onarpena ematea eztabaidatuko dute, eta diru-laguntzak emateko plangintzaz ere jardungo dute.

Gaur, osteguna, ez ohiko udalbatzarra egingo dute udaletxeko areto nagusian, 19:30ean hasita. Bertan landuko dituzten gaiak honakoak dira:

1.- 2013ko aurrekontua prorrogatu egin dela berri ematea.

2.- Udalaren Plan Ekonomiko Finantzarioari baja ematea.

3.- 2014rako aurrekontuari hasierako onarpena ematea.

4.- 2014an diru-laguntzak emateko plangintza onartzea.

5.- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzea 2014ko martxoaren 1etik aurrera Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian (OLAZ) egon diren Udalaren eta Patronatuen funtzionarioak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko.

6.- Baratza publikoak erabiltzeagatik ezarriko diren tasak onartzea, hasierako izaeraz.

7.- Bilduren udal taldeak aurkeztuta, Arkaitz Bellon Blancoren heriotzaren inguruko adierazpena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide